XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina Geppetto da eta!- esan zuen ahapeka Ritak.

- Bai, eta zu turkesa koloreko adasdun maitagarria, hara bestea... Ez esan txorakeriarik. Utzidazu pentsatzen.

Bi minutu igaro ziren, Paolo eta Ritak zuloaren atzean zer zegoen begira pasa zituztenak.

- Pentsatu al duzu? - Oraindik ez.

- Esadazu behintzat zertan pentsatu behar duzun, horrela nik ere pentsatuko dut.

- Aspertu egiten naiz itxoiten.

- Dei diezaiogun Geppetto jauna nolabaiteko izen bat emateagatik erantzun zion Paolok.

- Baina nor da? Zer egiten du hemen barruan? Nondik etorri ote da? - Ez dakit.

- Agian guk bezala egingo zuen.

- Eta begira, idazten ari da: idazlea izango da. Kazetaria.

- Ederki, baduzu orain zertan pentsatua.

- Baina zaude isilik, hemen gaudela konturatzerik nahi ez baduzu.

Isildu zen Rita eta jelatuzko paretak miazkatzen hasi zen.

Baina hango isiltasunak bonba baten moduan egin zuen eztanda bapatean.

- Azeri da! oihu egin zuen Ritak.

- Gure arrastoa usaindu du eta atzetik etorri zaigu.

- Eta orain pikutara bota digu dena - esan zuen Paolok.

Berak ere ozenki hitzegin zuen nahigabe: urduritasunak zuhurtasun arauak ahantzerazi zizkion.

Azeri, zaunka alaiak eginez, bere hanka tartera zetorren bitartean, Paolok beste begirada bat bota zuen zulotik eta larritu egin zen: Geppetto jaun misteriotsua zutik jarria zen bapatean eta, asaldaturik, belarriak zolitu * zolitu: zorroztu zituen.

- Majo, Azeri - xurxulatu zion Paolok.

- Zakurra etzan egin zen, isatsa astinduz.